HTML5 eta bideoa

Publicado en Sin categoría el mayo 27, 2010 por kalon17

HTML5, HTML-ren (HyperText Markup Language) azken bertsioa da. Bertsio berri hau hobekuntza asko dakarrenez, sekulako mugimendua sortzen ari da enpresa teknologikoen artean. HTML5 ez dauka oraindik bideoentzako kodek ofizialik. Horren arrazoia hau da, ez dago koderik beharrezko kalitatearekin eta lizentzia arazoak sor ez dezakeena, gainera Apple enpresakoek ez dute nahi Theora kodeka aukeratuta izatea eta horretan asko influitzen dute.

Egia da, HTML5 ez dagoela amaituta. Hortaz, oraindik gauza asko ez daude hautatuta, egunero aldatzen dira. Enpresen interesak norabide desberdinetara eramaten ditu. Arrazoi horiek hemen azalduko ditut.

WHATWG

Enpresa honetako pertsonak Apple, Mozilla eta Operan lan egiten zuten lehen. Horregatik bere interesak defenditzen dituzte. Hauek HTML5

MPEG-LA

Sartu den beste organizazio bat MPEG-LA da, H. 264 arduraduna delako nagusiki. Kodek hau kontrolatzen duen organizazioa, 26 konpainiaz osatua dago, Apple eta Microsoft haien artean. Lizentziak emateaz gain, patentea beste produktu batzuetan ez egoteaz arduratu behar da.

Mozilla eta Opera

Mozilla eta Operaren interesak ulergarrienak dira. Operak duela hiru urte egin zuen  bideo proposamena, OGG+Theora+Vorbis-ekin oso argia dutelako web estandarrak teknologia libreetan oinarritu behar direla.

Google

Googlen jarrera ematen duena baino konplexua da, YouTuberen jabea izateagatik batez ere. Lehenik, kodek guztiak bermatzen ditu erabiltzaile guztiak bideoak ikustea interesatzen zaiolako. Horregatik H.264 kodeka erabiltzea haientzat oso txarra izango litzateke.

Apple

Appleek H.264 .an gehien inbertitu duen enpresa da. Haien produktu guztiak formatu horrentzat optimizatuak daudenez, ez da arraroa kodek hau bermatzea.

Ergonomia eta ordenagailuak

Publicado en Sin categoría el mayo 19, 2010 por kalon17

Ergonomia, grekeratik datorren hitz bat da. Ergos (ariketa) eta nomos (lege naturalak) hitzek osatzen dute. Ergonomia izaki biziduna eta teknologiaren arteko harremana estutu nahi duen disziplina da. Bi horiek ez badute elkarrekin lan egiten, hau da, ez badira ergonomiaren printzipioak aplikatzen, horrek sortuko dituen efektuak negatiboak izango dira: lesioak, gaixotasun profesionalak edota produktibitate eta eraginkortasunean gainbehera.

Adibidez, ordenagailu baten aurrean gauden bitartean, gure ikusmena asko sufritzen du. Ordenagailua erabiltzen duen edonori gertatzen zaio, gure ikusmena nekatuta dago, gorriak ipintzen dira eta lehorrak egongo balira bezala sentitzen ditugu. Nola prebeni daiteke guzti hau? Ez dago formula zehatzik baina ariketa sinple batzuk eginda eta aholku batzuk jarraitzen badira gure ikusmena erlaxatuagoa egongo da.

Gure ingurugiroko argiztapena ez da oso distiratsua izan behar. Argi naturalak argiztatzen bagaitu, argia albo batetik etortzea da komenigarriena. Argi artifizialak argiztatzen bagaitu berriz, lampara bat erabiltzea da hoberena, nahi ditugun lekuan ipini ahal ditugulako. Egia da argi naturala hobeagoa dela, baina hau nahikoa ez bada, argi artifiziala ezinbestekoa izan daiteke.

Etxeko paretak ez dira zuriak izan behar, tentsio okularra eragin dezaketelako. Ordenagailuaren pantaila ez da hurbil egon behar, 50 cm-ra gutxi gora behera, eta 20 gradu begien azpitik.

Hauek dira jarraitu behar diren aholkuak, gure bista ez mintzeko:

  • Begiak kliskatu, hau bait da begiak ez lehortzeko era natural bakarra, 20 minuturo, begiak 10 biderrez modu geldoan kliskatzea oso ona da.
  • Ordu bakoitzeko, 10 minutu deskantsatu.
  • Ez egin lanik gela ilun batean.
  • Zute ikusmen arazoak, aditu batekin eztabaidatu.
  • Ez ezazu utzi argia monitorearen atzealdetik etortzen.

HTML5

Publicado en Sin categoría el mayo 10, 2010 por kalon17

HTML, web orriak egiteko sortu den, markaketa lengoai bat da.Informazioa egituratzeko eta itxura eta semantika deskribatzeko erabiltzen da.

HTML5, HTML-ren (HyperText Markup Language) azken bertsioa da. Bertsio berri hau hobekuntza asko dakarrenez, sekulako mugimendua sortzen ari da enpresa teknologikoen artean.

HTML4 eta XHTMLrekin konparatzen badugu, ikusiko ditugun desberdintasunak hauek izango dira:

  • Elementu berriak: article, dialog
  • Atributo berriak: media, ping, autofocus, inputmode, min, max, pattern
  • Ezabatutako elementuak: acronym, applet, basefont, big, center, dir, font, frame, frameset, isindex, noframes, s, strike, tt, u
  • Ezabatutako atributoak:
    • rev y charset <link /> y <a />ean
    • target <link />ean
    • nohref <area />n
    • profile <head />en
    • <html /> bertsioan
    • <map />n izena
    • scheme <meta />n
    • archive, classid, codetype, declare y standby <object />en
    • valuetype <param />en
    • charset <script />en
    • summary,  header, axis y abbr en <td /> y <th />en

HTMLren adibide bat.

<html>
  <head>
    <title>fuente de múltiples elementos</title>
  </head>
  <body>
    <audio id="audioTestElem" autobuffer controls >
      <source src="test.m4a">
      <source src="test.ogg" type="audio/ogg; codecs=vorbis">
      <source src="url">
      no audio for you
    </audio>
  </body>
</html>

Cuando los derechos de autor van mal

Publicado en Berriak el mayo 5, 2010 por kalon17

Gaur egun egile eskubideak oso txarto doaz. Bideoan ikusten den bezala jende askok, ez du legea errespetatzen. Nire ustez jendeak ez daki “Zorionak, zuri” abesten norbaiti grabatzea delitua dela edo musika CD formatutik, MP3 formatura pasatzea ilegala dela. Hala ere jendeak jakingo balu ez luke legea errespetatuko. Ez zaio inori gustatzen 15 euro gastatzea disko batetan, bertatik 2 abesti entzungo baditu soilik.

Hori albo batera utzita, gauzarik hoberena, musika eta zinearen, industriaren parte batzuk egile eskubideen edozein bortxaketa “pirateria” dela esaten dute eta horrez gain, pirateriaren etekinak droga eta terrorismora doazela.

AEBn 35000 pertsona izan ziren demandatuak musika deskargatzeagatik, nire ustez ez da hainbesterako, kontsumitzaileak direlako musikaren industria aurrera eramaten dutenak, horregatik konponbide bat aurkitu behar da, zeinetan bi parteak, kontsumitzaileak eta musika industriakoak, ondo ateratzen diren.

Twitter

Publicado en 1 el abril 28, 2010 por kalon17

Twitterra, microbloggingen dohanako zerbitzua da. Bere erabiltzaileei 140 karaktereko mikro-sarrerak bidaltzea ahalbidetzen die. Mezu hauek, Twiterreko saretik, mugikorrez, berehalako mezularitzako programetatik edo besteen edozein aplikaziotik bidali daitezke, adibidez: Facebooketik.

Sare sozialen segurtasuna eta gu-geuk

Publicado en Berriak el abril 28, 2010 por kalon17

Tufin Technologies segurtasun enpresak, Britaniar nerabei inkesta bat egin die. Bertan, sare sozialetan,  jendeak dituen kontuak errespetatzen bazituzten galdetzen zitzaien.

Gazteen 25% beste jendearen kontuetan sartzen saiatu egin da. B ertatik 78 egiten zuena txarto zegoela zekien, baina, hala ere aurrera jarraitu zuen. Zergatik egin zutenean galdetu zietenean, 46% dibertitzeko egin zuela erantzun zuen, 20%-ak dirua irabazteko egin zuen eta 5% bere etorkizuneko lanbidea izango balitz bezala hartzen du.

Gazteen 25% ere  Facebookeko kontuetan miatu zuen, 18% bere lagunen posta elektronikoan eta 5% bere ikastetxearen web orrialdean sartzen saiatu zen.

Toki desberdinak erabili zituzten leku horietara sartzeko. 27% bere PCa erabili zuen, 22% cibercafeetatik konektatu ziren eta 21% bere ikastolako PCetatik konektatu ziren

Applek , Iphonea garatzeko tresnak mugatzen ditu

Publicado en Berriak el abril 14, 2010 por kalon17

Applek, elektronika eta software ekoizle estatubatuarra, bere produktuekin oso berekoia da. Hori bere produktuetan ondo islatzen da. Adibidez, Iphonaren aplikazioak erabili edo sortzeko C, C++, Objective-C edo Javascript programazio lengoaiak erabili behar dira. Horrekin Applek gauza bakarra lortzen du, Mono Touch, Unity3D edo Flash CS5en “Packager for Iphone” bezalako tresnak erabiltzea debekatzea.

Zergatik egiten du hau Applek? Jendeak bere gauzak bakarrik, sartzeko dela usteko du baina beste ikuspuntu batetik begiratuta, Applek gauza txarrak ez dituela instalatu nahi pentsatu dezakegu .  Nire ustez Applek, gauza konkretu batzuk erabiltzea edo egotea nahi ditu bere produktuetan, horregatik sortzen ditu aplikazioak, programazio lengoai horiekin.

Bloggeraren aginduak

Publicado en Berriak el marzo 19, 2010 por kalon17

Blogger asko ospea eta errespetua bilatzen dute besteekiko. Hori, bloggeroen 10 aginduak jarraituz lor daiteke batzuen ustez. Nik oraintxe bertan irakurri ditut eta nahiko aproposak iruditu zaizkit, gauza asko aldatuko nituzkeen arren. Bakoitzak bere agintzak izango ditu seguraski eta asko errepikatuak izango dira. Hona hemen nik beteko nituzkeenak:

- Blogari izen on bat ipini, jendearen gustukoa izatea.

- Blogaren gaia zein izango den ondo pentsatu. Gai bakarra aukeratzea, asko aukeratzea baino hobeagoa da.

- Zure idei propioak eduki. Ez da originala besteei beren ideiak kentzea.

- Blogean idazten duzuna ezin dira tontakeriak izan, gauza interesgarriak idatzi.

- Ez du inporta zenbat artikulu igotzen dituzun egunero. Garrantzitsuena artikuluen kalitatea da.

Jamendoren etorkizuna kolokan

Publicado en Berriak el marzo 10, 2010 por kalon17

Jamendo, musika askearen inguruan sortutako komunitatea da, bertan artistek musika dohainik igo eta, era berean, jendeari hura jaistea ahalbidetzen du. Sedea Luxemburgon dago eta zazpi hizkuntzatan aurki dezakegu. Jamendok dauzkan ezaugarririk nagusienak hauek dira:

  • Musika, “Creative Commons” eta “Arte Libre” lizentziekin funtzionatzen du
  • Album osoak BitTorrent eta Edonkey-ren bidez deskargatzen dira
  • Artxiboak Ogg Vorbis eta MP3an daude
  • Loturak artisten web ofizialera
  • Donazioak egiteko aukera Paypalen bidez

Creative commons

Publicado en Berriak el marzo 8, 2010 por kalon17

Creative commons gobernuz kanpoko erakunde bat da, erakunde hau ez du ezer irabazteko asmori,  bere helburu nagusia mundu guztiarekin lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea da.  Lawrence Lessig izan zen bere sortzailea 2001ean eta 2008arte iraun du bere presidentea bezala.

Creative Commons lizentziak Free Software Foundationen GPL (General Public License) lizentzian oinarritzen dira. Hauen helburua erabiltzaileari eredu legal bat eskaintzea da, edukien banaketa eta erabilera errazten diotelarik.

Lan bat partekatzea Creative Commons lizentziarekin, ez du esan nahi lanaren Copyrighta eskuratzea, eskubide horietako batzuk bere menpe jartzea baldintza batzuk betez soilik.

  • Atribuzioa: Edukien iturriak aipatzera derrigortzen du.
  • Ez Komertziala: Edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du.
  • Lan Eratorririk Gabe: Edukiak elkarbanatzen uzten ditu baina inongo aldaketarik egin gabe.
  • Berdin Partekatua: Edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzea derrigortzen du.
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.