Jamendoren etorkizuna kolokan
Jamendo, musika askearen inguruan sortutako komunitatea da, bertan artistek musika dohainik igo eta, era berean, jendeari hura jaistea ahalbidetzen du. Sedea Luxemburgon dago eta zazpi hizkuntzatan aurki dezakegu. Jamendok dauzkan ezaugarririk nagusienak hauek dira:
- Musika, “Creative Commons” eta “Arte Libre” lizentziekin funtzionatzen du
- Album osoak BitTorrent eta Edonkey-ren bidez deskargatzen dira
- Artxiboak Ogg Vorbis eta MP3an daude
- Loturak artisten web ofizialera
- Donazioak egiteko aukera Paypalen bidez
Advertisement