Ergonomia eta ordenagailuak

Ergonomia, grekeratik datorren hitz bat da. Ergos (ariketa) eta nomos (lege naturalak) hitzek osatzen dute. Ergonomia izaki biziduna eta teknologiaren arteko harremana estutu nahi duen disziplina da. Bi horiek ez badute elkarrekin lan egiten, hau da, ez badira ergonomiaren printzipioak aplikatzen, horrek sortuko dituen efektuak negatiboak izango dira: lesioak, gaixotasun profesionalak edota produktibitate eta eraginkortasunean gainbehera.

Adibidez, ordenagailu baten aurrean gauden bitartean, gure ikusmena asko sufritzen du. Ordenagailua erabiltzen duen edonori gertatzen zaio, gure ikusmena nekatuta dago, gorriak ipintzen dira eta lehorrak egongo balira bezala sentitzen ditugu. Nola prebeni daiteke guzti hau? Ez dago formula zehatzik baina ariketa sinple batzuk eginda eta aholku batzuk jarraitzen badira gure ikusmena erlaxatuagoa egongo da.

Gure ingurugiroko argiztapena ez da oso distiratsua izan behar. Argi naturalak argiztatzen bagaitu, argia albo batetik etortzea da komenigarriena. Argi artifizialak argiztatzen bagaitu berriz, lampara bat erabiltzea da hoberena, nahi ditugun lekuan ipini ahal ditugulako. Egia da argi naturala hobeagoa dela, baina hau nahikoa ez bada, argi artifiziala ezinbestekoa izan daiteke.

Etxeko paretak ez dira zuriak izan behar, tentsio okularra eragin dezaketelako. Ordenagailuaren pantaila ez da hurbil egon behar, 50 cm-ra gutxi gora behera, eta 20 gradu begien azpitik.

Hauek dira jarraitu behar diren aholkuak, gure bista ez mintzeko:

  • Begiak kliskatu, hau bait da begiak ez lehortzeko era natural bakarra, 20 minuturo, begiak 10 biderrez modu geldoan kliskatzea oso ona da.
  • Ordu bakoitzeko, 10 minutu deskantsatu.
  • Ez egin lanik gela ilun batean.
  • Zute ikusmen arazoak, aditu batekin eztabaidatu.
  • Ez ezazu utzi argia monitorearen atzealdetik etortzen.
Advertisement

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.